Proiektuak
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak
Obra zibila

Urbanizazio obrak
Esku-hartzeak hiriguneetan, ordenazio berriak sortzeko edo daudenak eguneratu eta hobetzeko. Jarduera horien bidez, zerbitzu-sareak gauzatu edo berritu eta esku hartutako eremuak zolatu nahi dira, eta, horrekin batera, hiri-altzariak, lorezaintza eta seinaleztapena instalatu nahi dira.

Ureko instalazio bereziak
Garrantzi handiko zerbitzu-, hornidura- eta saneamendu-sareak gauzatzeko, berritzeko edo birgaitzeko obrak, landa-inguruneetan nahiz hiri-inguruneetan, hala nola presio handiko hodietan, saneamendu-galerietan, zulaketa gidatu bidezko kolektore berrietan edo ezkutu itxiko mikrotunelatzaileetan, mahuka edo pipe-bursting bidezko birgaitzeetan eta abarretan.

Oztopo arkitektonikoak kentzea
Oztopo arkitektonikoak kentzeko lanak igogailuak eta/edo eskailera mekanikoak eraikiz, bertakoei irisgarritasun-beharrak errazte aldera. Jarduketa-eremuen zolaketa berritzea ere barne, irisgarritasun-araudira egokitzeko.
Eraikingintza

Sustapen pribatuko etxebizitzak
Familia bakarreko etxebizitzak edo etxebizitza kolektiboak eraiki edo birmoldatzea hiri- eta landa-inguruneetan, lehendik dauden eraikinak eraitsi aurreko lanak, lur-mugimenduak, zimenduak, egitura, igeltserotza, instalazioak eta akaberak barne.

Gasolindegiak
Gasolindegi berriak eraikitzea edo aurretik zeudenak hobetzeko lanak egitea. Eraikina, sareak eta inguruak berritzea. Horretarako, lurrak mugitu dira, zimendu eta egitura lanak egin dira, eta eraikinak zein zerbitzu-sareak eraiki edo eraldatu dira.

Industria-eraikuntza
Industria-eraikinak eraikitzea, hala nola nabeak eta pabiloiak, bai planta berrikoak bai eraikinen eraldaketak edo handitzeko obrak. Esku-hartzeak lurrak mugitzean, eraikuntzen zerbitzu-sareak egikaritzean eta eraikitzean dautza, zimendatzea, egiturak eta estaldurak jartzea, barneko igeltserotza-lanak, instalazioak eta akabera lanak barne.

Kirol instalazioak
Kirol instalazio berriak egitea edo lehendik daudenak berritzea, frontoiak, igerilekuak, futbol zelaiak edo olatu artifizialeko proba-urtegiak, esaterako.

Ekipamendu-eraikuntza
Ekipamendu-eraikuntzak eraikitzea edo gaitzea obra berriko eraikinetan zein lehendik zeuden eraikinetan edo lokal komertzialetan, igeltserotza lanekin, instalazioekin eta akaberekin.

Abeltzaintzarako instalazioak
Abeltzaintzako instalazioen eraikuntza, bai dauden ustiategiak berrituz, bai berriak instalatuz. Instalazio hauek animalien ongizatea hobetzeko eta abereen, simaurraren, mindaren eta lixibiatuen kudeaketa errazteko diseinatuta daude.
Beste negozio-eremu batzuk

Zaharberritzea
Lehendik dauden eraikinetan esku-hartzeak erabilera pribatuko edo publikoko eraikinak hein batean zein osoak zaharberritzeko edo eraldatzeko, besteak beste: zinemak, eskolak eta hotelak. Lan hauetan sartzen dira egituraren esfortzuak, estaldura berritzeak, igeltserotza lanak, instalazioak eta akaberak, esaterako.
.
.

Mantentze-lanak
Entitate publiko eta pribatu desberdinekin kontratuak hiri-zoladuren mantentze-lanak, edateko uraren hornidura-sareen kontserbazioa, euri-uren eta hondakin-uren saneamendu-sareak eta zerbitzu-estazioetako berritze-lan txikiak egiteko.






