Garraioen Zentro Integrala Astigarragako udalean dago kokatuta, AP-8/AP-1 autopistaren 17+000 eta 16+500 kilometro puntuen artean, Irunera noranzkoan, hegoko ertzean.
Eremuak 8.9 hektareako azalera du guztira, eta elementu hauek ditu: ibilgailu astunak aparkatzeko plataforma bat, zentro integral horretan eskainiko diren zerbitzuak hartzeko gordetako partzela bat eta hotel bat jartzeko partzela bat. Lan hauek egin dira: lurra mugitu eta zabalgune nagusia eta bertara sartzeko bidea egiteko behar diren fabrikako obrak, aireko linea elektrikoak desbideratzea eta eremuan dagoen errekaren estaldura zabaltzea barne, eta drainatze-sare nagusiak eta ur-hornidurako, saneamenduko, telekomunikazioetako eta hornidura elektrikoko sareen partzelarako hartuneak aurreikustea. Sarbidearen argiztapenaren instalazioa osatuko da, eta haren zein zabalgune nagusiaren zoladura osoa osatuko da.






